3. zk., 2022ko urtarrilaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
45
AGINDUA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2021eko irailaren 15eko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2021erako, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan aurreikusitako nekazaritza- eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzetarako.
2021eko irailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 196. zenbakian, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 15eko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan aurreikusitako nekazaritza- eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzen deialdia egin zen 2021erako.
Agindu horren zazpigarren ebazpen-zatian, bigarren paragrafoan, honako hau ezartzen da:
«2.– Aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratzeko, Elisa Torre-Enciso Encisok, Mauricio Lazcano Brotonsek eta Ainhoa Mendizabal Bañalesek osatutako balorazio-batzordea eratuko da. Lehenengoa presidentea izango da, eta, azkena, idazkaria.»
Agindua aipatutako egunean argitaratu ondoren, beharrezkoa da Mauricio Lazcano Brotons eta Ainhoa Mendizabal Bañalesen ordez honako hauek jartzea: Nora Beltrán de Otálora Errasti eta Concepción Lourdes Hierro Sarabia, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariak.
Aurrekoaren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 15eko Aginduaren zazpigarren ebazpen-zatiko bigarren paragrafoa aldatzea. Agindu horren bidez, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan aurreikusitako nekazaritza- eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzen deialdia egiten da 2021erako. Honela geratzen da idatzita:
«2.– Aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratzeko, Elisa Torre-Enciso Encisok, Nora Beltrán de Otálora Errastik eta Concepción Lourdes Hierro Sarabiak osatutako balorazio-batzordea eratuko da. Lehenengoa presidentea izango da, eta, azkena, idazkaria.»
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dezakete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, berau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 15a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.