Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2022ko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
43

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 3koa, Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari egindako kudeaketa-gomendio honen erabakia: Gidariak Prestatzeko Irakaslearen Gaitasun Agiria lortzeko ikastaroari buruzko 5.2 oinarrian adierazitako prestakuntza presentzialaren faseko irakaste-jarduna gauzatzea (2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpeneko deialdia; otsailaren 5eko EHAA, 24. zk.).

Trafiko Zuzendaritzari dagokio, egitekoen artean, Gidariak Prestatzeko Irakaslearen Gaitasun Agiria lortu nahi dutenentzako ikastarorako deialdia egitea, urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuak xedatutakoaren babespean, Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak 17.4.a) artikuluan Trafiko Zuzendaritzari emandako eskumenekin bat etorriz, eta urriaren 17ko 1295/2003 Errege Dekretuaren bidez onartutako Ibilgailu Motordunen Gidarien Eskola Partikularrei buruzko Erregelamenduak ematen dituen eskumenen arabera.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluaren arabera, Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko entitateen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzukoak administrazio bereko edo beste bateko organoei edo erakundeei gomendioan eman dakizkieke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago. Gomendioak ez dakar, ordea, ez eskumenaren titulartasuna lagatzea ez eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak lagatzea.

Trafiko Zuzendaritzak ez dauka beharrezko baliabiderik Gidariak Prestatzeko Irakaslearen Gaitasun Agiria lortzeko ikastaroetako prestakuntza presentzialaren faseko irakaste-jarduna gauzatzeko.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak esperientzia zabala eta egiaztatua dauka herritarren segurtasunera bideratutako zerbitzu publikoak ematen dihardutenei behar duten prestakuntza profesionala ematen.

Hori dela eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren gomendio uzten da Gidariak Prestatzeko Irakaslearen Gaitasun Agiria lortzeko prestakuntza presentzialaren faseko irakaste-jarduna gauzatzeko kudeaketa.

Denek jakin dezaten, kudeaketa-gomendioa ebazpen honen eranskin gisa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea xedatzen dut.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 3a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala