3. zk., 2022ko urtarrilaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (257 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
40
1719/2021 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez zuzentzen den Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko buruaren lanpostua betetzeko otsailaren 15eko 184/2021 Ebazpenean lehiaketara deitutako lanpostuaren izendapena.
Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen 2021eko otsailaren 15eko 184/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketaren deialdia egin zen. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2021eko azaroaren 30ean.
Zuzenketa hori gauzatzeko, Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buruzagitzaren arlo klinikoa zehaztu behar da, horretarako deitutako Erradiodiagnostikoko espezialitatearen barruan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ahal izango dituzte, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetan dauden akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake. Ebazpen honen bidez, aipatutako akatsa zuzenduko da.
Akatsaren izaerak hautagaiak aurkeztean eragin ahal izan duela ikusita, eskabideak aurkezteko beste epe bat ireki da. Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Lehenengoa.
Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen otsailaren 15eko 184/2021 Ebazpenean deitutako lanpostuaren izendapena aldatzea. Ebazpen horren bidez, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen, eta honako hau esan behar du:
Erradiodiagnostikoko Atal Sanitarioko Burua; arlo klinikoak: burua eta lepoa, muskuloeskeletikoa eta kardiotorazikoa. Lotura arreta espezializatuarekin.
2.– Bigarrena.
Otsailaren 15eko 184/2021 Ebazpenean aurreikusitako baldintzetan, eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, 15 egun baliodunekoa, Ebazpen hau dagokion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Aurkeztutzat joko dira otsailaren 15eko 184/2021 Ebazpenean ezarritako epean bidalitako eskabideak eta dokumentazioa.
3.– Hirugarrena.
Ebazpen hau oso-osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Osakidetzaren webgunean.
4.– Laugarrena.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena dagokion aldizkari ofizialetan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2021eko abenduaren 10a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.