Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2022ko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
34

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ana Azpiri Albistegui andreak gainditu egin duela 2021eko ekainaren 14ko ebazpenak (2021eko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Arkitektura Konposizioa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Ana Azpiri Albistegui Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***8150*. Kodea: AGC8L1 – D00137-15. Jakintza arloa: Arkitektura Konposizioa. Saila: Arkitektura. Ikastegia: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ondasunari Buruzko Aurretiko Analisiak. Ondarearen Kontserbazioa: Lan Metodologia», «Konposizioa I», «Artearen eta Arkitekturaren Teoria eta Historia I» eta «Artearen eta Arkitekturaren Teoria eta Historia II».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko abenduaren 14a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala