Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2022ko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
26

832/2021 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Merino Rodríguez andrea Ezkerralde Eremuko gainbegirale izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

621/2021 Ebazpenaren bidez, deialdia argitaratu zen, Ezkerralde Eremuko Gainbegirale lanpostu bat betetzeko, izendapen aske bidez, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Batzordeak, aurkeztutako eskabideak balioetsi ondoren, dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana Merino Rodriguez andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Ezkerralde Eremuko Gainbegirale, izendapen aske bidez, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Beraz, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Merino Rodriguez andrea Ezkerralde Eremuko Gainbegirale izendatzea, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko azaroaren 22an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak eragingo du langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen ere, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek ondorioak izango ditu kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko azaroaren 22a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala