262. zk., 2021eko abenduaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BUSTURIALDEAKO UREN PARTZUERGOA
6492
IRAGARKIA, Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzea behin betiko onartzeari eta eskaera egiteari buruzkoa.
Busturialdeko Ur Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak, 2021eko abenduaren 23an ospaturiko ohiko batzarraldian zera erabaki zuen:
«Partzuergo honen Kontseilu Nagusiak 2018ko uztailaren 11n Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko izapideak hastea erabaki zuen erabakia ikusita.
Negoziazio Batzordearen lana eta horren emaitza izan den Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan integratzeko baldintzen agiria ikusita.
Partzuergo honen Kontseilu Nagusiak 2021eko abuztuaren 2an hartutako erabakia ikusirik. Honek zera erabaki zuen: "Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzea hasieraz onestea, Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko Baldintzen Dokumentuan planteatutako moduan eta baldintzetan", eta "Baldintzen dokumentua Partzuergo hau osatzen duten udal guztiei helaraztea, udal horiek, ahalik eta eperik laburrenean, Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzea onartzen duten ala ez, eta, ondorioz, Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko eskaera egitea haien Osoko Bilkuran bozka dezaten".
Sukarrieta, Bermeo, Forua, Mendata, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Elantxobe, Murueta, Gernika-Lumo, Arratzu eta Busturiko Udalbatzen Osoko Bilkuretan hartutako erabakiak jaso direla ikusirik, hauek Partzuergo hau osatzen duten udalen erabateko gehiengoa direlarik. Hauetan Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzea onartzen dutela, eta, ondorioz, Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko eskaera aurkeztea erabaki dutela agertzen da.
Kontseilu Nagusiak 2021eko urriaren 26an egindako bilkuran, Gernika-Lumoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra Likidazio Batzorde izendatzea erabaki zuen.
Abenduaren 16an jaso da 2021eko abenduaren 13 Toki Gobernu Batzordearen erabakia, zera erabakiz: Busturialdeko Ur Partzuergoaren ondasun, zerbitzu eta eskubideen inbentario-proposamena egitea, baliabideak, kargak eta zorrak adieraziz eta langile guztien zerrenda jasoz, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa bera integratzeko.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren, urriaren 1eko, 40/2015 Legearen 127. artikuluan jasotakoa kontuan hartuta.
Bizkaiko udalaz gaindiko erakundeak arautzen dituen, martxoaren 30eko, 3/1995 Foru Arauaren 32. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta.
Partzuergo honen Estatutuen 43. eta 44. artikuluetan xedatutakoa kontuan izanda.
Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan integratzeko legez eta estatutuen arabera ezarritako izapideak bete dira, eta integrazioa behin betiko onartzeko, integrazioa Kontseilu Nagusiko kideen gehiengo osoak onartu behar duelarik.
Honako hau erabaki da, gehiengoz, 16 aldeko botoekin, 3 aurkako botoekin eta abstentzio batekin:
Lehenengoa.– Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan integraziorako ondasun, zerbitzu eta eskubideen inbentarioa, eta langileen zerrenda, onartzea.
Bigarrena.– Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan integrazioa behin betiko onartzea, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Estatutuak eta integraziorako dokumentuan adierazitako baldintzak berariaz onartuz.
Hirugarrena.– Busturialdeko Ur Partzuergoa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan integrazioa eskatzea 2022ko urtarrilaren 1 etik aurrera, Partzuergo honen aktiboak eta pasiboak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari emanez.
Laugarrena.– Erabaki hau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari jakinaraztea.
Bosgarrena.– Erabaki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Autonomi Erkidegoko Aldizkari Ofizialean, eta Partzuergoaren Iragarkien Taulan argitaratzea.
Seigarrena.– Ebazpen hau Partzuergo honen kideak diren Udalei, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari helaraztea».
Ebazpen hau argitaratzen da legezko eraginetarako.
Administrazio bideari amaiera ematen dioen erabaki honen aurka, berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da organo honen aurrean, hilabete bateko epean, egintza hau argitaratzen den eta hurrengo egunetik zenbatuta, Administrazio Publikoen Jardunbide Administratibo Arrunta arautzen duen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluak oinarritzat hartuta; edo, bestela, zuzenean aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa txandaz dagokion Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, hilabete biko epean, egintza hau argitaratzen den eta hurrengo egunetik zenbatuta, Administrazioarekiko Auzien Auzibidea arautzen duen, uztailaren 13ko, 29/1998 Legearen 46. artikuluak jasotzen duen legez.
Sukarrieta, 2021eko abenduaren 24a.
Lehendakaria,
IÑAKI GORROÑO ETXEBARRIETA.