Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

262. zk., 2021eko abenduaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6488

AGINDUA, 2021eko azaroaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Leioako udalerrian (Bizkaia) dagoen «St. George’s English School» atzerriko ikastetxe pribatuak jardunean jarraitzeko, Bigarren Hezkuntza irakasteko eta izen espezifikoa aldatzeko.

Sociedad Mercantil Colegio San Jorge SL erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen baita Leioako udalerrian (Bizkaia) dagoen atzerriko ikastetxe pribatuak Britainiar Hezkuntza Sistemako irakaskuntzak ematen jarrai dezan aldi baterako, Bigarren Hezkuntza irakas dezan eta izen espezifikoa alda dezan.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten organismoek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek aintzat hartu dira: uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Heziketarako Eskubidea Arautzen duena (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretua, Espainian dauden atzerriko ikastetxeen erregimenari buruzkoa (ekainaren 23ko BOE); 2012ko martxoaren 12ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta atzerriko hezkuntza-sistema bateko ikasketak eta Espainiako eta Euskal Herriko hizkuntza eta kulturari buruzko ikasketak eskaintzen dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakasgaiak ezartzen eta arautzen dituena (apirilaren 20ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoa den indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau:

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen zaio Leioako udalerriko (Bizkaia) «St. George’s English School» atzerriko ikastetxe pribatuari Britainiar Hezkuntza Sistemako irakaskuntzak ematen jarraitzeko, eta baimena ematen zaio izena aldatzeko; aurrerantzean, haren izen espezifikoa «St. George’s British International School» izango da.

Honako hau izango da ikastetxearen egitura:

Kode-zenbakiak: 015852 eta 48019481.

Izen generikoa: atzerriko ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «St. George’s British International School».

Titularra: Sociedad Mercantil Colegio San Jorge SL.

Helbidea: Artazagane kalea, 51.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Honako hauek dira ikastetxean emango diren britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak:

Pre-Nursery-tik Year 7-ra, 240 ikaspostuko edukiera.

Year 8 eta Year 9, 50 ikaspostuko edukiera.

2. artikulua.– British Councilek emandako txostenaren arabera, emandako baimenak 2025eko maiatzaren 24ra arte izango du balioa, Pre-Nurserytik Year 7ra dauden irakaskuntzei dagokienez. Data horretatik aurrera, baimena Britainiar Enbaxadako zerbitzuen ikuskaritzaren menpe egongo da.

3. artikulua.– Britainiar Bigarren Hezkuntzako Year 8 eta Year 9 irakasteko baimena ematen da. British Councilek egindako txostenaren arabera, irakaskuntza horrek 2022ko maiatzaren 24ra arteko balioa izango du. Data horretatik aurrera, baimena Britainiar Enbaxadako zerbitzuen ikuskaritzaren menpe egongo da.

4. artikulua.– Izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: lehen «St. George 's English School» zen, eta orain «St. George 's British International School» izango da.

5. artikulua.– Ikastetxeak baimendutako irakaskuntzak Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakaskuntzekin osatu beharko ditu, 2012ko martxoaren 12ko Aginduan ezarritakoaren arabera (2012ko apirilaren 20ko EHAA).

6. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikingintzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere.

7. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

8. artikulua.– Agindu honen bidez emandako baimena Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2021-2022ko ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala