Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

262. zk., 2021eko abenduaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6474

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Javier García Iñáñez jaunak gainditu egin duela 2021eko irailaren 15eko ebazpenak (2021eko urriaren 4ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Arkeologia» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Javier García Iñáñez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***2766**. Kodea: IDPTCL1 – D00155-2 Jakintza arloa: Arkeologia. Saila: Geografia, Historioaurrea eta Arkeologia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: elebiduna (gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Arkeologia» eta «Historia Aztertzeko Metodo Arkeologikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko abenduaren 3a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala