262. zk., 2021eko abenduaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6471
475/2021 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Luis Miguel Isaac Bilbao Catalá jauna Mungiako Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan.
Apirilaren 27ko 237/2021 Ebazpenaren bidez, aregitara eman zen Osakidetzako Uribeko ESIan Mungiako Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Luis Miguel Isaac Bilbao Catalá jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Uribeko ESIko Mungiako Lehen Mailako Arretako unitateburu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Luis Miguel Isaac Bilbao Catalá jauna izendatzea Mungiako Lehen Mailako Arretako unitateburu Osakidetzako Uribeko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko azaroaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabe ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari Ebazpenaren berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Urduliz, 2021eko abenduaren 2a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,
JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.