262. zk., 2021eko abenduaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6470
474/2021 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Leire Marcaida Elorriaga andrea Ospitalizazioko 3. solairuko gainbegirale izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan.
Uztailaren 7ko 308/2021 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Osakidetzako Uribeko ESIan Ospitalizazioko 3. solairuko gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Leire Marcaida Elorriaga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Uribeko ESIko Ospitalizazioko 3. solairuko gainbegirale.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Leire Marcaida Elorriaga andrea izendatzea Ospitalizazioko 3. solairuko gainbegirale Osakidetzako Uribeko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko azaroaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabe ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari Ebazpenaren berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Urduliz, 2021eko abenduaren 2a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,
JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.