262. zk., 2021eko abenduaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6468
865/2021 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Eva Garnica de Cos andreari esleitzen zaizkion Osasun Prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak, lanaldiaren % 50ean, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalean.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 1267/2020 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osasun Prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak betetzeko, lehiaketa bidez, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalean. Ebazpen hori 2020ko abenduaren 2an argitaratu zen EHAAn.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1377/2021 Ebazpenaren bidez, prozesuaren hautaketa-batzordea izendatu zen, lehiaketa bidez betetzeko Osasun Prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalean. Ebazpen hori 2021eko azaroaren 25ean argitaratu zen EHAAn.
Hautaketa Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, egokia da Eva Garnica de Cos andreari esleitzea Osasun Prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalean.
Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin –bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari-gerentearen eskumenei buruzko 15. artikuluan jasotakoak– eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eva Garnica de Cos andreari esleitzea, lanaldiaren % 50ean, Osasun Prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalean.
Bigarrena.– Eginkizun-esleipen horrek 2021eko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.
Hirugarrena.– Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko 2003ko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluaren arabera, ikasketaburuei dagozkien eginkizunetan aritzea kudeaketa klinikoan aritzearen parekoa da. Horren ondorio zuzena da aldiro ebaluatuko zaizkiela horien jarduera eta lortutako emaitzak, eta bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoarekin; hura lau urtean behin egitekoa da.
Laugarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpena interesdunari, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko zaie.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeari jarraikiz.
Bilbao, 2021eko abenduaren 1a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
CARLOS PEREIRA RODRIGUEZ.