Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2021eko abenduaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
6457

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Euskadiko Toki-Administrazio Publikoaren sektorean energia berriztagarriak erabiltzeko eta energia-efizientziako inbertsioak egiteko aurrerakin itzulgarrien Gauzatu Energia programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.

Energiaren Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa dugu, eta bere gain hartzen ditu aurrezpena eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzera bideratutako jardunak, betiere EAE Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Horri dagokionez, 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian bildutako helburuak betetzera bideratutako hainbat ekintza garatzen ari da Energiaren Euskal Erakundea. Jarduketa horien artean aipatzekoak dira zenbait laguntza-programa, izan ere, programa horien bidez energia-efizientzia eta energia-berriztagarrien aprobetxamendua sustatu nahi baita jarduera-sektore guztietan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Jasangarritasunari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak energia-jasangarritasunaren arau-zutabeak ezartzen ditu administrazio publikoen eremuan, energia-efizientzia bultzatzean, energia aurreztean eta energia berriztagarrien sustapen eta inplementazioan oinarrituta.

Ildo beretik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, 2030erako Euskadiko Energiaren Estrategia dokumentuan (3E2030) gauzatutako eta 4/2019 Lege horren argitaratze eta garapenarekin zehaztutako Eusko Jaurlaritzaren Energia Politikaren helburuekin bat etorriz, beharrezkoa den bultzada publikoarekin lagundu behar du energia-kontsumoaren efizientzia handitzeko eta baliabide berriztagarrien aprobetxamendua hobetzeko ahaleginean, baita energia-sistema lehiakorrago, jasangarriago eta seguruago bat lortzeko bidean ere, ingurumen-inpaktua murriztuz, eta kontsumorako energia-premien, eta, horren ondorioz, kanpo-baliabideen mendetasuna, txikiagotuz.

Horrenbestez, aurrerakin itzulgarrien programa hau diseinatu da Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatutako udalaren eraikin publiko eta instalazioetan baliabide berriztagarriak aprobetxatzeko eta energia-kontsumoaren efizientzia ahalbidetzeko ekintzak sustatzeko helburu nagusiarekin.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Euskadiko toki-administrazio publikoaren sektorean energia berriztagarriak erabiltzeko eta energia-efizientziako inbertsioak egiteko aurrerakin itzulgarrien Gauzatu Energia Programaren oinarri arautzaileak eta dagokion deialdia onartzea, programaren edukia Ebazpen honi eranskin gisa eransten zaiolarik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, Euskadiko toki-administrazio publikoaren sektorean energia berriztagarriak erabiltzeko eta energia-efizientziako inbertsioak egiteko Gauzatu Energia programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2021eko abenduaren 13a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala