Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

256. zk., 2021eko abenduaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
6395

ERABAKIA, 2021eko abenduaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, irakasle-ikertzaileen 2021erako lan eskaintza publikoa onartzeko dena.

Abenduaren 30eko 11/2020ko Legearen 19.Bat.1 artikuluak, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, ehuneko 110eko birjartze tasa aurreikusten du lehentasunezko sektoreetan.

Birjartze tasarako lehentasunezkotzat joko diren sektoreak lege horren 19.Bat.2 artikuluan arautzen dira. Horri dagokionez, honela dio l) atalak: «Plazas de los Cuerpos de Catedráticos de Universidad y de Profesores Titulares de Universidad, profesores contratados doctores de Universidad regulados en el artículo 52 de la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades... siempre que por parte de las Administraciones Públicas de las que dependan se autoricen las correspondientes convocatorias».

Hori kontuan hartuta, aztertu da 2020an behin betiko zenbat baja egon den irakasle-ikertzaile finko edo iraunkorren artean, eta, guztira, 121 irakasle izan dira.

Hasierako paragrafoan aurreikusitako birjartze tasaren mugaren barruan, unibertsitate bakoitza behartuta egongo da eskainiko dituen plazen % 15 gutxienez erabiltzera Ramón y Cajal programa amaitu eta I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaile doktoreak lan kontratudun langile finko gisa kontratatzeko. Erreserba horretako plaza guztiak erabiltzen ez badira, I3 ziurtagiria duten eta estatuko edo nazioarteko beste bikaintasun programa batzuetakoak diren ikertzaileei eskaini ahal izango zaizkie.

Era berean, 11/2020 Legeak, 2021erako Estatuaren Aurrekontu Orokorrenak, honako hau dio19. Bi artikuluan: «La validez de la tasa autorizada estará condicionada, de acuerdo con el artículo 70 del EBEP: A que las plazas se incluyan en una Oferta de Empleo Público que deberá ser aprobada por los órganos de Gobierno de las Administraciones Públicas y publicarse en el Boletín Oficial de la Provincia, de la Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, antes de la finalización de cada año».

Halaber, bete beharreko baldintza izango da «que la convocatoria de las plazas se efectúe, mediante publicación de la misma en el Diario oficial de la Provincia, Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, en el plazo improrrogable de tres años, a contar desde la fecha de la publicación de la Oferta de Empleo Público en la que se incluyan las citadas plazas».

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak (UIB) bilera egin zuen 2021eko azaroaren 24an, eta ontzat jo zuen irakasle-ikertzaileen 2021erako lan eskaintza publikoan joango diren plazen zerrenda.

Hori guztia kontuan hartuta, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Onartzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen 2021erako lan eskaintza publikoa, I. eranskinean ageri diren plazekin. Lan eskaintza publikoa Estatutuetako 28. eta 34. artikuluan zehaztutakoari jarraituz egingo da.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Leioa, 2021eko abenduaren 16a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERANSKINA
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLE-IKERTZAILEEN LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2021 URTERAKO

Funtzionarioak eta lan kontratudunak

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala