256. zk., 2021eko abenduaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6389
333/2021 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Juan Luis Fernández Elorduy jauna Mantentze Lanetako eta Zerbitzu Orokorretako Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
261/2021 Ebazpenaren bidez, uztailaren 26koa Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan Mantentze Lanetako eta Zerbitzu Orokorretako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Juan Luis Fernández Elorduy jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Mantentze Lanetako eta Zerbitzu Orokorretako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Juan Luis Fernández Elorduy jauna izendatzea Mantentze Lanetako eta Zerbitzu Orokorretako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko urtarrilaren 10ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2021eko abenduaren 1a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.