256. zk., 2021eko abenduaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6386
2370/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Luis Antonio Castaño Gonzalez jauna Ikerkuntzako zuzendariorde medikoa kargutik kendu egiten den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
1690/2013 Ebazpenaren bidez, Luis Antonio Castaño Gonzalez jauna Ikerkuntzako zuzendariorde mediko izendatu zen Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Luis Antonio Castaño Gonzalez jauna Ikerkuntzako zuzendariorde medikoa kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan; halaber, eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko abenduaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Langileen Zuzendaritzari, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutuari eta Euskal Herriko Unibertsitateari ebazpenaren berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2021eko azaroaren 25a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.