253. zk., 2021eko abenduaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
6339
46/2021 DEKRETUA, abenduaren 3koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia izendatzeko dena.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 17. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da Idazkaritza Nagusiko pertsona titularra izendatzea eta kargutik kentzea, presidenteak proposatuta eta batzordekideei entzun ondoren. Karguaren iraupena lau urteko izango dela ere ezartzen du artikulu horrek.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Legearen 17. 1 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta batzorde horretako presidenteak horrela proposatuta, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Olatz Jaureguizar Ugarte andrea izendatzea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusi.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 3an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.