252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6334
IRAGARKIA, 275/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Arkaitz Saralegui Vallejok administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 275/2021 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozko auzi-errekurtso bat–, Osakidetzaren zuzendari nagusiaren urriaren 22ko 1177/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez argitaratu ziren Erizaina kategorian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda ireki bidezko esleipena, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 18a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.