252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6332
IRAGARKIA, 2021eko azaroaren 26koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak.
Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren bertaratze izapidea (zehazten den egunetan eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei.
Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Araba lurralde historikoaren administrazio-unitatearen aurrean (Samaniego kalea 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz) bertaratu beharko dutela. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela eta artxibatu egingo dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 26a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.