252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (296 KB - 5 orri.)
- EPUB (422 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
6326
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez zenbait zehapen-espediente irekitzen dituzten Garraio Plangintzaren zuzendariaren ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Iragarki honek interesdunentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:
1.– Erantzuleak ardura bere kasa aitortzen badu, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 85. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortuko dira.
Ebazpenaren aurreko edozein alditan borondatezko ordainketa egiteak prozeduraren amaiera ekarriko du, eta proposatutako zehapenari % 20ko murrizketa ezarriko zaio. Murrizketa hori aplikatzeko, derrigorrezkoa izango da zehapenaren kontrako administrazio arloko ekintzetan edo errekurtsoetan atzera egitea edo haiek aurkezteari uko egitea.
2.– % 20ko murrizketari heldu ezean, hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko (Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua 1, 7. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz), bere burua defendatzeko komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko ere.
3.– Hasiera emateko erabakiaren edukiari buruz epe barruan alegaziorik aurkeztu ezean, aipatutako erabakia ebazpen-proposamentzat joko da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 64.2.f) artikuluari jarraikiz.
Aplikatu beharreko legeriaren esanahia (1):
38/2015 Legea, irailaren 29koa, Trenbideen Sektorearena; eta 16/1987 Legea, uztailaren 30ekoa, Lurreko Garraiobideen Antolamenduari buruzkoa (uztailaren 4ko 9/2013 Legeak aldatua).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 15a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.