252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (308 KB - 3 orri.)
- EPUB (252 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
6318
AGINDUA, 2021eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ofizioz aldatzen baita Donostiako CPES María Inmaculada BHIP eta CPES Elizaran Ikastetxea BHIP itunpeko ikastetxe pribatuen plangintza eta ituna, 2021-2022 ikasturtetik aurrera.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko unitateak zehazteko.
2016ko apirilaren 27ko agindu horren 10. artikuluan xedatzen da plangintza ofizioz alda daitekeela, baldin eta ikasleak eskolatzeko premiak sortzen badira eta aldaketa hori egitea beharrezkoa bada.
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) «María Inmaculada» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eman zen.
Ikastetxe hori bertan behera geratzeak eragiten dien ikasleei jarraipena emateko, adierazitako ikastetxeen plangintza eta ituna aldatu behar dira.
Horretan oinarrituta, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Donostiako CPES María Inmaculada BHIP eta CPES Elizaran Ikastetxea BHIP itunpeko ikastetxe pribatuen 2021-2022 ikasturteko plangintza aldatzea, I. eranskinaren arabera.
2. artikulua.– Donostiako CPES Elizaran Ikastetxea BHIP ikastetxearen 2021-2022 ikasturteko ituna aldatzea, agindu honen II. eranskinean jasotakoa betez.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.