Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6309

1398/2021 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da eranskinean Administrari Laguntzaile kategorian sartutako txanda irekiko esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa prozesuen oinarri orokorrak onartu ziren (2018ko otsailaren 8ko 28. zk. EHAAn argitaratu ziren).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 142/2018 Ebazpenaren bitartez, Administrazioko Teknikari Laguntzaileen lanbide taldeko Administrari Laguntzaile kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak onartu ziren, kategoria horretako destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetan izanik. (2018ko otsailaren 15eko EHAA 33. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 287/2021 Ebazpenaren bidez, hautatutako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren, Administrari Laguntzaile kategoriako txanda irekikoena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu-erakundeen izanik (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web orrian argitaratu zen, 2021eko martxoaren 1ean).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 289/2021 Ebazpenaren bidez, eranskinean jasota dauden txanda irekiko esleipendunak langile estatutario finko izendatzen dira, Administrari Laguntzaile kategoriari dagokionez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik 2021eko martxoaren 15eko EHAA 53. zk.).

Lanpostuaz jabetzeko ezarritako epea amaituta, txanda irekiko izangaiei oinarri orokorretako 16.7 oinarrian aurreikusitakoaren araberako destinoak eskainiko zaizkie.

Oinarri orokorretan xedatutakoa aplikatu beharko zaio destinoen esleipen- eta hautapen-prozesu honi; betiere, txanda irekian parte hartzen dutenen artean eta lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera eginez esleipena.

Ezin izango zaie atal honetan eskainitako destinorik esleitu, baldintzak bete arren destino guztiak ez aukeratzeagatik aurreko fasean destinorik lortu ez dutenei.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta pertsonalaren arloan indarreko legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean jasotako izangaiak, Administrari Laguntzaile kategorian, txanda ireki bidez, estutupeko langile finko izendatzen direla EHAAn argitara dadin agintzea. Destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dute.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko deklarazio bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, hautagaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

– Erantzukizunpeko adierazpena, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikulua betetzeari buruzkoa; eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena, urriaren 13ko 1314/2016 Ebazpenean xedatutakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanpostuetan sartzeko eta jarduteko betekizunari buruzko jarraibide osagarriak onartzen dira.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak, edo, agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko pertsonal gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, dagokion izangaia lanpostuaz jabetzen bada, beharrezko eginbideak bete eta hurrengo egunean hasiko da lanean, osasun-zerbitzuaren barruan esleitu zaien erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala