Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6308

1397/2021 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen den María Carmen Villalonga Vivanco andrearen izendapena estatutupeko langile finko gisa Zerbitzuetako Langileen kategorian, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2018ko otsailaren 8ko EHAA, 28. zk.).

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 145/2018 Ebazpenaren bidez, Mendeko langileen/Langileen lanbide-taldeko Zerbitzuetako Langileen kategoriako estatutupeko pertsonal izateko hautaprobak deitu ziren, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik (2018ko otsailaren 15eko EHAA, 33. zk.).

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 68/2021 Ebazpenaren bidez, argitaratu ziren Zerbitzuetako Langileen kategorian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda ireki bidezko esleipena, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 71/2021 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen eranskinean txanda irekiaren bidez sartutako esleipendunen estatutupeko langile finkoen izendapena Zerbitzuetako Langileen kategorian, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik (2021eko otsailaren 8ko EHAA, 27. zk.).

María Carmen Villalonga Vivanco andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 68/2021 Ebazpenaren eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 71/2021 Ebazpenaren aurka, hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorren 21. atalean ezarritakoaren babesean. Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 21eko Erabakiaren bidez, eta bertan aitortutako puntuazioa kontuan hartuta, María Carmen Villalonga Vivancok destinoa esleitzeko eskubidea hartu du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzea María Carmen Villalonga andrearen izendapena estatutupeko langile finko gisa Zerbitzuetako Langileen kategorian, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunak hilabeteko epea izango dute dagokion destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, ezkontideaz zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko, eta, hala badagokio, izangaia bere kontura bizi dela edo bere kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, izangaiek lanpostuaz jabetzen badira, egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, esleitu zaien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala