252. zk., 2021eko abenduaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (286 KB - 3 orri.)
- EPUB (233 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6307
1396/2021 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen den Ohiana Elberdín Salaberria andrearen eta Javier Sáez Casado jaunaren izendapena estatutupeko langile finko gisa Administrari Laguntzaileen kategorian, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2018ko otsailaren 8ko EHAA 28. zk.).
Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 142/2018 Ebazpenaren bitartez, Administrari Laguntzaile Teknikarien lanbide-taldeko Administrari Laguntzaile kategoriako estatutupeko langile izateko hautaprobak argitaratu ziren, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik (2018ko otsailaren 15eko EHAA, 33. zk.).
Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 287/2021 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipena argitaratu ziren Administrari Laguntzaile kategorian, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 289/2021 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen eranskinean txanda irekiaren bidez sartutako esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena Administrari Laguntzaileen kategorian, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik (2021eko martxoaren 15eko EHAA, 53. zk.).
Ohiana Elberdín Salaberriak eta Javier Sáez Casadok gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu zituzten Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 287/2021 Ebazpenaren aurka, hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 21.1. atalean ezarritakoaren babesean. Aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 21eko Erabakien bidez ebatzi ondoren, eta horietan aitortutako puntuazioaren arabera, Ohiana Elberdín Salaberria andreak eta Javier Sáez Casado jaunak destinoa esleitzeko eskubidea hartu dute.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzea Ohiana Elberdín Salaberria andrearen eta Javier Sáez Casado jaunaren izendapena estatutupeko langile finko gisa Administrari Laguntzaileen kategorian, destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.
Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian (Egoitza Zentralean) hartu beharko da destinoaren jabetza; horretarako, hautagaiak hitzordua eskatu beharko du lehenbizi, eta ekitaldian dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.
Parte hartzeko eskubidea izanik Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute, eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen norbaitekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, ezkontideaz zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko, eta, hala badagokio, izangaia bere kontura bizi dela edo bere kargura dagoela adierazteko.
– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez hautagaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik kanporatuta ez dagoela eta eginkizun publikoetarako ezgaituta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
Espainiako nazionalitatea ez duten hautagaiek, Espainiako Estatuari buruzko deklarazioaz gain, zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako desgaituta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu estatutupeko langile gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokien epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.
Orain arte adierazitakoari jarraituz, izangaiek lanpostuaz jabetzen badira, egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, esleitu zaien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. atalean ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.