251. zk., 2021eko abenduaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
6295
IRAGARKIA, 2021eko azaroaren 25ekoa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun Programako espedientea zuzentzeko errekerimendua eta ebazpena jakinaraztekoa.
Aipatutako prozedura aurrez aurre jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:
– Gamarrako Atea kalea 1-A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia / San Sebastian
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.