Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
6229

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozedurako egintzei buruzkoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazten, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– dei egiten zaie jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak, eta hau izango da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00tatik 18:00tara eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, biharamunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, betearazpen-prozedurako egintzei buruzko jakinarazpena (eranskinean zehazten da espedientea).

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko duela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 23a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala