249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 10 orri.)
- EPUB (557 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
6225
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 23koa, Osasuneko sailburuordearena, 2021eko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak emateko dena. Lerroa: «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea».
Osasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren bitartez (2021eko ekainaren 15eko EHAA, 116. zk.), osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2021eko deialdia iragarri zen.
Agindu horrek 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko sailburuordeari dagokio eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, Balorazio Batzordeak proposatuta.
Aztertu dira «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» lerroan aurkeztu diren eskabideak eta Balorazio Batzordearen proposamena, eta harekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» lerroan, laguntzak ematea I. eranskinean zehaztutako ikerketa- eta garapen-proiektuei (I+G).
Bigarrena.– «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» lerroan, laguntzak ukatzea II. eta III. eranskinetan zehazten diren I+G-ko proiektuei, eranskin horietan adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, benonen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Gainera, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 23a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.