249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (257 KB - 2 orri.)
- EPUB (242 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
6222
EBAZPENA, 2021eko abenduaren 1ekoa, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena, zeinaren bidez unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioentzako eta konfederazioentzako laguntzak ematen baitira.
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko ekainaren 8ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Arlo edo lurralde-eremuak kontuan hartuz ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei, 2021. urtean egingo dituzten ekintzak finantzatzeko.
2. artikulua.– Laguntzen lehen ordainketa elkarte bakoitzari dagokion dirulaguntzaren % 75ekoa izango da. Ordainketa aldez aurretik egingo da eta, betiere, dirulaguntza onartu ondoren, deialdiaren aginduko 15.1) artikuluan jasotzen den bezala. Gainerako % 25a ordaintzeko, nahitaezkoa izango da «Egindako gastuaren justifikazioa» inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztea, bai eta ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriak ere. Agiri horiek aurkezteko epea 2021eko abenduaren 23an amaituko da, egun hori barne.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena elektronikoki jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 1a.
Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.