249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (327 KB - 11 orri.)
- EPUB (227 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6220
1492/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Administrazioko Teknikari Espezialistak lanbide-taldeko Administraria kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Administrazioko Teknikari Espezialistak lanbide-taldeko Administraria kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.
Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 25etik 2022ko otsailaren 24ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
I. ERANSKINA
ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAK LANBIDE-TALDEKO ADMINISTRARIA KATEGORIAN, OSAKIDETZAKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN
1.– Deialdiaren xede diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira Administrazioko Teknikari Espezialistak lanbide-taldeko Administraria kategoriako Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.
1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien betekizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Administrazio eta Finantzako Goi Mailako Teknikariaren titulua, Idazkaritzako Goi Mailako Teknikariaren titulua edo baliokideren bat izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Era berean, kategoria honetan parte hartzen duten izangaiek honako modulu hauei dagozkien informatika-ezagutzak egiaztatu beharko dituzte: Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua; Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010; Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 maila aurreratua, eta Microsoft Access 2000/XP/2003 maila aurreratua. Modulu horiek Euskadi Informazioaren Gizartean Planak eskaintzen ditu KZgunea zentro publikoetan.
b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:
C1 taldea (C talde zaharra): 15 euro.
3.– Lehiaketaldiaren garapena.
3.1.– Oposizioaldia.
Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.
Epaimahaiak Osakidetzari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzean, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.
Epaimahaiak Osakidetzari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetzak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.
Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.
3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2. oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Administrazio eta Finantzako Goi Mailako Teknikariaren tituluaren, Idazkaritzako Goi Mailako Teknikariaren tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: ADMINISTRARIA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:
a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 26 destino.
Sarbide orokorra: 24.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 2.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 2.
b) Txanda askeko deialdia: 33 destino.
Sarbide orokorra: 31.
Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 2.
– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 2.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).
Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez zehazten direnean zehaztuko dira. Ebazpen hori Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, aldizkari horretan Osakidetzako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren.
III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTAK LANBIDE-TALDEKO ADMINISTRARIA KATEGORIAN, OSAKIDETZAKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN
1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
1.– Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan administrari gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,22 puntu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
d) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).
Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduaurreko prestakuntza:
Administrazio eta Finantzako Goi Mailako Teknikariaren, Idazkaritzako Goi Mailako Teknikariaren edo baliokideren ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntzak):
– ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.
– bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.
d) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,50 puntu.
– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.
– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.
– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.
– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.
– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.
– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:
– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.
Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten berariazko ikastarotzat hartuko dira, besteak beste, honako hauek:
– Kontratazioa, nominak eta Gizarte Segurantza.
– Administrazio-kudeaketako teknikak.
– SAP-Giza Baliabideak.
– SAP-Kudeaketa Ekonomikoa.
– SDH kudeaketa.
– Osabideko agenda.
– Erabiltzailearen Arreta Osasun Publikoan.
– Erabiltzailearen telefono bidezko arreta.
– Plantilla, nominak, aurrekontuak eta kontratazioa.
– Artxiboa eta dokumentazioa.
– Historia klinikoen artxiboa.
– Administrazio-lanaren antolaketa.
– SAP-Giza Baliabideen Finantza Kontabilitatea.
– Administrazio-idazkera.
– Oinarrizko kontabilitatea.
– Taldeko lana.
– SAP-Giza Baliabideak Kudeatzeko Sistema Integratua: informazioa ustiatzea.
e) Irakaskuntza-jarduerak:
– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:
– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.
– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.
h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
3) Euskara:
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
ADMINISTRARIA
GAI-ZERRENDA
1.– Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena: Atariko titulua. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria. Lurralde Historikoetako erakundeak.
2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Legearen xedea eta eremua. I. Titulua: prozeduran interesdun direnak: II. Titulua: Administrazio publikoen jarduera. III. Titulua: Administrazio-egintzak.
3.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Administrazio prozedura erkidea. Bermeak. Administrazio prozeduraren faseak: hastea, antolatzea, instruitzea eta amaitzea. Izapidetze sinplifikatua. Betearazpena.
4.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Ofiziozko berrikuspena. Administrazio-errekurtsoak.
5.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Xedapen orokorrak: Administrazio publikoetako organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
6.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.
7.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
8.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena: I. Titulua: Xedea eta aplikazio-eremua. II. Titulua: Administrazio publikoetako langileak.
9.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.
10.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Konfigurazioa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
11.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Pertsonalaren araubidea: Ezarpen-eremua. Pertsonalaren egitura eta antolaketa. Zuzendaritza-karguak. Pertsonalaren estatutu juridikoen arau komunak: Enpleguko erlazio estatutarioa. Sailkapena. Lanbide-sustapen eta destinoak betetzea.
12.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Zuzendaritza antolamendua. Antolakunde nagusia. Zerbitzu-erakundeak. Zerbitzu-erakundeen zerrenda, izendapenak, lurralde-eremua. Erakunde Sanitario Integratuak. Kudeaketa araubidea.
13.– Osakidetzan lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa. (235/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, eta 106/2008 Dekretua, ekainaren 16koa): Helburua eta Hartzen dituen langileak. Eskubide sozialak. Lanaldia: Urteko ohiko lanaldia, Eguneroko lanaldia eta atsedenaldiak, Asteko atsedenaldia, Atsedenaldi alternatiboen erregimena, Atsedenaldien izaera, Lan egutegia, Lan karteldegiak, Sobera egindako lanorduen konpentsazioa. Oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Soldaten erregimena.
14.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko: xedea, aplikazio-eremua. Euskararen erabilera.
15.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena: Arau orokorrak. Pertsonal estatutarioaren sailkapena. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Barne-mugikortasuna. Ordainsariak. Diziplina-araubidea. Bateraezintasunak. Ordezkaritza, parte-hartze eta negoziazio kolektiboa.
16.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena: helburua, eremua, definizioa, identifikazioa, lanbide-profila, betetzeko modua, lanpostuak ezartzea eta aldatzea.
17.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa: Xedea. Eremua. Historia klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak.
18.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Xedea. Aplikazio-eremu subjektiboa. Publizitate aktiboa.
19.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena: Printzipio orokorrak. Informazio klinikorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea.
20.– Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea: xedea, eremua, titularrak, bigarren iritzi medikoa, prozedura, pazienteari jakinaraztea eta informazioa ematea. Osasun-asistentzia.
21.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: xedea, aplikazio-esparrua eta definizioa. Arriskuen prebentzioaren arloko politika, lanean segurtasuna eta osasuna babesteko.
22.– Laneko Arriskuen Prebentzioa Bezeroentzako arreta gunean. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzua. Laneko arriskuen definizioa, lan-taldea, gaixotasun profesionala, norbera babesteko ekipamenduak, arrisku psikosozialak. Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Laneko istripuak edo gertakariak: definizioak, langilearen eta horien goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.
23.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
24.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.
25.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
26.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
27.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.
28.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
29.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planeko (2013-2019) Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.
GAI-ZERRENDAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutua onartzen duena.
2.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
3.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Xedapen orokorrak.
4.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
5.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
6.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
7.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
8.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
9.– Osakidetzan lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa. (235/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, eta 106/2008 Dekretua, ekainaren 16koa).
10.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko.
11.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.
12.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena.
13.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.
14.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
15.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
16.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren iritzi medikoa eskatzeko eskubideaz baliatzea arautzen duena.
17.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
18.– Informazio-eskuliburua: Osakidetzako langileentzako arrisku orokorrak. Lehen Mailako Arretan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua. Informazio-eskuliburua: ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Osakidetzaren Prebentzioko Karpeta Gorria.
19.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).
20.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).
21.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.
22.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
23.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.
24.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
25.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana 2013-2019.