Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6216

1488/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialista kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko186/2005 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialista kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 25etik 2022ko otsailaren 24ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAN, OSAKIDETZAKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialista kategoriako Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Dokumentazio Sanitarioko Goi Mailako Teknikariaren titulua edo baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

C1 taldea (C talde zaharra): 15 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetzari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzean, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetzari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetzak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2. oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Dokumentazio Sanitarioko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

a) Barne-sustapeneko txandako deialdia: 3 destino.

Sarbide orokorra: 3.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 0.

b) Txanda askeko deialdia: 6 destino.

Sarbide orokorra: 5.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez zehazten direnean zehaztuko dira. Ebazpen hori Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, aldizkari horretan Osakidetzako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAN, OSAKIDETZAKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan dagokion espezialitatean teknikari espezialista gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,22 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

d) Lehiatzen den lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Dagokion espezialitateko edo baliokideko goi-mailako teknikariaren ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntzak):

– ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

a) Dokumentazio klinikoaren definizioa eta tratamendua.

1.– Lege-definizioak. Informazio klinikoa. Dokumentazio klinikoa. Dokumentu primarioak eta sekundarioak.

2.– Historia klinikoa: Definizioa. Egitura Motak. Identifikazioa. Eginkizunak.

3.– Historia klinikoaren dokumentu-diseinua eta euskarri-motak. Euskarri digitala. Historia kliniko elektronikoa.

4.– Araudi espezifikoa. Historia klinikoa erabiltzeko araudia.

5.– Dokumentazio klinikoa ebaluatzeko metodoak.

b) Fitxategi klinikoak antolatzea.

6.– Fitxategi klinikoak antolatzea eta kudeatzea. Fitxategi-motak. Fitxategi klinikoen araudia. Historia klinikoen fitxategia kudeatzeko prozedurak.

7.– Artxibatzeko materialak eta ekipoak. Ezaugarriak. Abantailak eta desabantailak.

8.– Dokumentazio aktiboa/pasiboa. Dokumentazio klinikoa kontserbatzea eta garbitzea. Osasun-arloko legedia. Nazioarteko irizpideak.

9.– Artxibo kliniko batean behar izan daitekeen lekua aztertzea. Historia klinikoaren handiera, historia klinikoak handitzea, erradiografiak artxibatzea.

10.– Artxibatzeko teknikak: eskaneatzea, mikrofilmazioa, artxibatzeko beste teknika batzuk. Eskaneatutako materiala berreskuratzea. Dokumentuen digitalizazioa. Sinadura elektronikoa, sinadura biometrikoa.

11.– Artxibo klinikoen kalitate-programak. Protokoloak, adierazleak eta kalitate-estandarrak.

12.– Artxibo klinikoen segurtasuna. Indarrean dagoen legedia.

c) Datu klinikoak eta ez-klinikoak kodetzea.

13.– Informazioa berreskuratzeko sistemak. Profil dokumentala. Prozesu dokumentalaren faseak. Kodetze-kontzeptua. Kodetzean laguntzeko programak.

14.– Pazienteak sailkatzeko sistemak. Case Mixa: (DLT, ACG).

15.– Datuen gutxieneko oinarrizko multzoa (DGOM). Osatzen duten aldagaiak. Aldagaiak aukeratzeko irizpideak. Aldagai ez-klinikoak kodetzea.

16.– Osasun-arloko datu-baseak. Definizioa eta aplikazioak. Arlo klinikoan erabiltzen diren datu-base nagusiak. Datu-baseak erabiltzea. Datu-baseen kalitate-protokoloak.

17.– Giza anatomia eta fisiologia: aparatu eta sistema nagusien oroitzapen anatomofisiologikoa.

18.– Patologia orokorraren nozioak. Kontzeptu nagusiak: etiologia, klinika (zeinuak, sintomak, sindromea), diagnostikoa, eboluzioa (akutua, kronikoa), aurrekariak, konplikazioak. Terminologia medikoa aparatuen eta sistemen arabera. Aparatu eta sistemen araberako patologia, sintoma eta zeinu nagusiak.

19.– Diagnostikoen sailkapena. Diagnostiko-kontzeptua. Beste kontzeptu batzuekin duen lotura: ingresatzeko arrazoia, sintomak eta zeinuak, aurrekariak. Diagnostiko motak: nagusia, bigarren mailakoa, anatomopatologikoa, ebakuntza aurrekoa, ebakuntzaondokoa, beste batzuk.

20.– Konplikazioak. Konplikazio kontzeptua. Beste kontzeptu batzuekiko duen aldea: drogen aurkako erreakzioa, aurkako efektua.

21.– Prozedura diagnostiko eta terapeutiko ez-kirurgikoak. Erabilera klinikoa. Tratamendu medikoak.

22.– Prozedura obstetrikoak. Haurdunaldi, erditze eta erdiberriaro kontzeptua eta garapena. Haurdunaldi garaian gerta daitezkeen egoerak: arrisku handiko haurdunaldia. Erditzearen garapena. Konplikazioak.

23.– Prozedura diagnostiko eta terapeutiko kirurgikoak. Terminologia kirurgikoa. Biopsia hartualdia duten prozedura endoskopikoak. Laparoskopia eta laparotomia.

24.– Lesioen eta pozoitzearen kanpoko kausak.

25.– Gaixotasunak eta lesioak sailkatzeko sistemak.

26.– Prozedura kirurgikoak eta ez-kirurgikoak sailkatzeko sistemak.

27.– CIE-10-ES bitartez kodetzeko oinarrizko prozedura eta arau espezifikoak.

28.– Beste kodetze-sistema batzuk: CIE-9-MC, SNOMED-CT, CIAP.

d) Datu-base sanitarioen balidazioa eta erabilera.

29.– Datu-baseen kalitatea ebaluatzea. Metodologia, laginen aukeraketa, akatsak antzematea eta sailkatzea. Diagnostikoak eta prozedurak kodetzeko kalitate-kontrola. Adierazleak prestatzea.

30.– Deskripzio-estatistika: Parametro estatistikoak, ausazko laginketa, adierazpen grafikoa.

31.– Ospitaletako adierazle sanitarioak: batez besteko egonaldia, errotazio-indizea, oheen okupazio-indizea, hilkortasun-portzentajea, berringresuak...

32.– Informazioa berreskuratzea: bilaketa-profila.

e) Aplikazio informatiko nagusiak.

33.– Informatikaren oinarriak. Sistema eragileak.

34.– Sare lokalak: motak, osagai fisikoak.

35.– Testu-tratamenduko programak: diseinua, edizioa, kudeaketa eta inprimaketa.

36.– Kalkulu-orriak: diseinua, edizioa, kudeaketa eta inprimaketa.

37.– Aplikazio grafikoak eta autoediziokoak: grafiko motak, grafikoen diseinua eta aurkezpena, dokumentuetan sartzea.

38.– Pakete integratuak: modularitatea.

39.– Utilitate informatikoen programak. Diskoen eta fitxategien kudeaketa. Memoriaren kudeaketa. Segurtasun- eta babes-sistemak.

f) Lanaren inguruarekiko harremanak.

40.– Komunikazioa eta informazioa ospitalean. Komunikazio motak. Informazio- eta komunikazio-sareak. Lan-taldeak. Talde-lanerako tresnak.

g) Lan-prestakuntza eta -orientazioa.

41.– Ekonomia eta antolaketa enpresaren baitan. Ekonomiaren oinarriak. Enpresaren organigrama.

42.– Kalitatea asistentzia sanitarioan. EFQM eredua. Bikaintasun Eredua. ISO egiaztagiria. Akreditazioa. Kudeaketa aurreratuko eredua.

43.– Datuen isilpekotasuna. Datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasun neurriak. Datu pertsonalen babeserako araudia.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak.

2.– Osakidetza Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Datuak babestearen printzipioak.

6.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

10.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

11.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planeko (2013-2019) Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– ISAD (G). Norma internacional general de descripción archivística. Consejo internacional de archivos. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa. Madril. 2000. urtea.

2.– CIE-10-ES. Clasificación internacional de enfermedades. 10. berrikusketa. Sistema de clasificación de procedimientos. Espainiako edizioa. 3. Edizioa. 2000eko urtarrila.

https://eciemaps.mscbs.gob.es/ecieMaps/browser/index_10_pcs.html

3.– Manual de codificación CIE 10 ES Diagnósticos. 2020ko edizioa. Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioa.

4.– Diccionario de siglas médicas y otras abreviaturas, epónimos y términos médicos relacionados con la codificación de las altas hospitalarias. Osasun eta Kontsumo Ministerioa. Argitalpenen zentroa. Madril, 2003.

5.– Estándares internacionales de acreditación de hospitales. Joint Comission International Accreditation. Avedis Donabedian Fundazioa. 2018. urtea.

6.– EFQM autoebaluaziorako gidaliburua kudeaketa-unitateentzat. Osakidetza. 2004ko otsaila.

Kudeaketa aurreratuko eredua. Euskalit. 2018.

7.– Prozesuen arabera kudeatzeko gida eta ISO 9001:2000 erakunde sanitarioetan. Osakidetza. 2004ko iraila.

8.– 8/2014 Instrukzioa, uztailaren 24koa, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiarena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. 2018ko abenduaren 6ko BOE 294. zk.

Dokumentazio klinikoa garbitzea eta kontserbatzea. Jarduteko prozedura. AKBAGABA (Agiri klinikoak, baloratzeko, aukeratzeko eta garbitzeko batzordea). 2004ko ekaina.

10.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

11.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

12.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.

13.– 69/2015 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, osasun-arreta espezializatuaren jarduera-erregistroa arautzen duena. Erregistroak honako hau eguneratzen du: Ospitaleko altaren xehetasunen gutxieneko oinarrizko bilduma (gaztelaniaz CMBD).

14.– Gestión administrativa sanitaria. Técnicos superiores en documentación sanitaria. Martínez-García. Arán argitaletxea. 2019.

15.– Archivo y documentación sanitaria. Técnicos superiores en documentación sanitaria. Cullel Mata. Arán argitaletxea. 2019.

16.– Validación y explotación de datos. Técnicos superiores en documentación sanitaria. Arán argitaletxea. 2019.

17.– Terminología clínica y patología. Técnicos superiores en documentación sanitaria. Parada Artiguez. Arán argitaletxea. 2019.

18.– Extracción de procedimientos diagnósticos. Técnicos superiores en documentación sanitaria. Espinosa Fernández. Arán argitaletxea. 2019.

19.– Ofimática y proceso de la información. Técnicos superiores en documentación sanitaria. Colombo. Arán argitaletxea. 2019.

20.– Sistemas de información y clasificación sanitarios. Técnicos superiores en documentación sanitaria. Sánchez Cascado. Arán argitaletxea. 2019.

21.– Codificación sanitaria. Técnicos superiores en documentación sanitaria. Montilla González. Arán argitaletxea. 2019.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. artikuluak).

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (4., 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. artikuluak).

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (1., 3. eta 43. artikuluak).

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

10.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/lehentasun-estrategiko-sanitarioak-2017-2020.pdf

11.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana 2013-2019.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala