Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6211

1483/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko186/2005 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategorian, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 25etik 2022ko otsailaren 24ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROBAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO TERAPEUTA OKUPAZIONALA KATEGORIAN, OSAKIDETZAKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Terapeuta Okupazionala kategoriako Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, II. eranskinean jasota daudenak alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaien betekizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, Terapia Okupazionaleko Diploma edo Terapia Okupazionaleko Gradua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A2 taldea (B talde zaharra): 20 euro.

3.– Lehiaketaldiaren garapena.

3.1.– Oposizioaldia.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetzari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzean, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

Epaimahaiak Osakidetzari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetzak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

3.2.– Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2. oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Terapia Okupazionaleko Diplomaren edo Terapia Okupazionaleko tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. apartatuan aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: TERAPEUTA OKUPAZIONALA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

Txanda askeko deialdia: 10 destino.

Sarbide orokorra: 9.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez zehazten direnean zehaztuko dira. Ebazpen hori Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, aldizkari horretan Osakidetzako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA DIPLOMADUN SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO TERAPEUTA OKUPAZIONALA KATEGORIAN, OSAKIDETZAKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan terapeuta okupazional gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

e) Lehiatzen den lanpostu berean B taldean emandako zerbitzuak: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako, etxeko lanetako, autopsia mediko-legalaren nozioetako ikasgaien kalifikazioak, ez Terapia Okupazionaleko ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango Doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,20 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,20 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza-jarduerak:

– Unibertsitateko fakultateko irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,75 puntu.

– Dedikazio partzialeko irakaslea Erizaintzako Unibertsitate Eskolan (8 orduko): 0,050 puntu.

– Praktika klinikoko irakasle-tutorea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

h) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
TERAPEUTA OKUPAZIONALA
I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Terapia okupazionalaren definizioa, Terapia Okupazionalaren Munduko Federazioaren arabera (WFOT). WFOTen kode deontologikoa. Okupazionalaren Kode Etikoa 2000 (AOTA).

2.– Marko kontzeptualak eta eredu holistikoak (I). Adolph Meyer, eredu biopsikosoziala (A. Mosey), portaera okupazionalaren teoria (Mary Reilly). Marko kontzeptualak eta eredu holistikoak (II). Desgaitasun kognitiboaren eredua (Allen), okupazio bidezko egokitzapen-eredua (Reed eta Sanderson), AOTAren eredua eta Kanadako eredua. Marko kontzeptualak eta eredu holistikoak (III). Giza okupazioaren eredua (Gary Kielhofner).

3.– Ebidentzian oinarritutako praktika klinikoko gida. Datu-base bibliografikoak, ebidentzia-iturri dokumentalak eta berrikuspen bibliografikoa. Ebidentzia zientifikoaren tresnak.

4.– Osasunaren definizioa, OMEren arabera. Funtzionamenduaren, desgaitasunaren eta osasunaren nazioarteko sailkapena (FNS): funtzionamenduaren eta desgaitasunaren eredua eta FNS-IA. GNS10aren eta FNSaren arteko harremana. CIE 10 y la CIF.

5.– Disfuntzio fisikoari aplikatutako erreferentzia-esparruak: biomekanikoa, neuro-garapena, kognitibo-pertzeptiboa. Disfuntzio psikosozialari aplikatutako erreferentzia-esparruak: konduktuala, kognitibo-konduktuala, psikodinamikoa eta humanista.

6.– Trebetasunak eta abileziak: manipulazioa, eraikitzea, egokitzapena, interakzioa eta komunikazioa, eta sormena.

7.– Eguneroko jarduerak. Sailkapenaren kontzeptua, balorazio-tresna estandarizatuak.

8.– Laguntza teknikoak, sailkapena, funtzioak eta hautaketa-irizpideak.

9.– Lokomozio-aparatuko patologian esku hartzea. Anputatutako pazientea, erredurak.

10.– Patologia neurologikoan esku hartzea. Traumatismo kraneoentzefalikoa. Gerora sortutako kalte zerebrala. Iktusa. Balorazio funtzionala, eboluzio-faseen eta lesio-mailen araberako trebakuntza, eguneroko bizitzako jardueretarako trebakuntza eta berreziketa.

11.– Trebakuntza eta berreziketa funtzionala, TOari aplikatutako tekniken arabera. Trebakuntza eta berreziketa neuropsikologikoa eta kognitiboa, eguneroko bizitzako jardueretarako trebakuntza eta berreziketa, laguntza teknikoak.

12.– Bizkarrezur-muineko lesioa duen pazientearengan esku hartzea. Balorazio funtzionala, eboluzio-faseen eta lesio-mailen araberako trebakuntza, eguneroko bizitzako jardueretarako trebakuntza eta berreziketa.

13.– Mielomeningozelea duen pazientearengan esku hartzea. Balorazio funtzionala, eboluzio-faseen eta lesio-mailen araberako trebakuntza, eguneroko bizitzako jardueretarako trebakuntza eta berreziketa.

14.– Gaixotasun neurodegeneratiboa duen pazientearengan esku hartzea. Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten erabiltzaileengan esku hartzea. esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa. Parkinsona duen erabiltzailearen gaineko jarduera-programa.

15.– Garuneko paralisia duen erabiltzailearengan esku hartzea: sailkapena, ebaluazioa, garuneko paralisi motaren eta eboluzio-fasearen araberako trebakuntza, eguneroko bizitzako jardueretarako trebakuntza eta berreziketa, laguntza teknikoak eta gizarteratzea.

16.– Droga-mendekotasun ez alkoholikoetan esku hartzea. Alderdi indibidualak eta talde-tratamendua. Alkoholarekiko mendekotasunean esku hartzea. Taldeko jardunak.

17.– Haurraren arreta goiztiarrean esku hartzea. Arrisku handiko haurra. Tratamendu psikomotorra, neuropsikologikoa eta kognitiboa, garapen-etapen arabera.

18.– Ikaskuntza-nahasmenduen gaineko esku-hartzea. Alderdi psikomotorrak. Egokitzapenak eta laguntza teknikoak. Eskolatzea eta gizarteratzea.

19.– Adimen-desgaitasunen gaineko esku-hartzea. Ebaluazioa. Jarduera psikomotorra, neuropsikologikoa eta kognitiboa, adin mentalaren arabera. Eskolatzea, laneratzea eta gizarteratzea. Taldeko jardunak.

20.– Terapia okupazionala osasun mentalean aplikatzeko printzipioak. Ebaluazio orokorra. Helburu orokorrak. Esparru instituzionalak. Senideekin eta zaintzaileekin esku hartzea: psikoheziketa programak. Funtzio anitzeko taldea.

21.– Terapia okupazionalaren aplikazioak eskizofrenian. Eskizofrenia motaren eta fase klinikoaren araberako esku-hartzea. Taldeko jardunak. Gizarteratzea eta laneratzea. Autismoaren espektroaren nahasmendua.

22.– Terapia okupazionalaren aplikazioak nahasmendu bipolarrean. Esku-hartzea fase maniakoan. Esku-hartzea depresio fasean. Taldeko jardunak. Gizarteratzea eta laneratzea. Depresio erreaktiboa.

23.– Antsietate-nahasmendua duen erabiltzailearengan esku hartzea: sailkapena eta jarduketa espezifikoa. Somatizazioa. Taldeko jardunak.

24.– Traumatismo kranio-entzefalikoan, istripu zerebrobaskularrean edo beste batzuetan sortutako nahasmendu mental organikoak. Ebaluazioa. Trebakuntza eta berreziketa. Gizarteratzea eta laneratzea. Taldeko jardunak.

25.– Zahartzearen fisiopatologia: zahartze fisiologikoa eta patologikoa. Balorazio geriatriko integrala.

26.– Narriadura progresiboaren ondoriozko nahasmendu organikoak: Dementzia. Narriadura kognitiboaren ebaluazioa. Prebentzioa arrisku-taldeetan. Eguneroko bizitzako jardueretan trebatzea eta mantentzea. Jarduera-eremua. Familia-orientazioa. Taldeko jardunak.

27.– Eguneroko bizitzako jarduerak: autonomia pertsonala, jolasa, gizarte-jarduerak eta ikaskuntza.

28.– Osasun mentala haurtzaroan eta nerabezaroan. Haurtzaroko eta nerabezaroko garapen-etapak. Garapenaren nahasmenduak, jokabide disruptiboaren nahasmenduak, antsietate-nahasmenduak, psikosia, elikadura-nahasmenduak. Haurren tratu txarren gaineko esku-hartzeak.

29.– Terapia okupazionalaren aplikazioak Down sindromean. Esku-hartze goiztiarra. Laguntza teknikoak. Autonomia pertsonalean trebatzea eta gizarteratzea.

30.– Terapia okupazionala aplikatzea ikusmen-urritasuna, hipoakusia edo gorreria duen erabiltzailearen kasuan eta zentzumen anitzeko urritasuna duen erabiltzailearen kasuan.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Lanbide Sanitarioen Antolamendua: lanbide sanitarioen jarduna.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: araudia eta herritarren eskubideak eta eginbeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

5.– Osakidetza Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

14.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

15.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planeko (2013-2019) Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Polonio B., Durante P., Noya B. Conceptos fundamentales de Terapia Ocupacional. Ediciones Panamericana (2001).

2.– Crepeau, Cohn, Schell. Willard eta Spackman. Terapia Ocupacional. 12. edizioa. Editorial Panamericana (2016).

3.– Moruno P., Talavera M.A. Terapia Ocupacional en salud mental. Elsevier Masson (2011).

4.– Polonio B., Garra L. Terapia Ocupacional en discapacitados físicos: teoría y práctica. Editorial Panamericana (2003).

5.– Polonio B., Castellanos M.C., Viana I. Terapia Ocupacional en la infancia. Editorial Panamericana (2008).

6.– Shelley Mulligan. Terapia Ocupacional en pediatría. Editorial Panamericana (2006).

7.– Montagut F., Flotats G., Lucas E. Rehabilitación domiciliaria. Principios, indicaciones y programas terapéuticos. Masson (2014).

8.– Durante P., Pedro P. Terapia Ocupacional en geriatría: principios y práctica. 2. edizioa. Elsevier Masson (2007).

9.– Terapia Ocupacional en disfunciones físicas: teoría y práctica. Panamericana (2021).

10.– Terapia Ocupacional aplicada al daño cerebral adquirido. Panamericana (2018).

11.– Terapia Ocupacional en las actividades de la vida diaria. Síntesis (2018).

12.– Fundamentos de neurociencia y neurorehabilitación en Terapia Ocupacional. Síntesis (2015).

13.– Rehabilitación funcional del miembro superior del paciente con hemiplejia: Recuperar la actividad en TO. Panamericana. Alicia Chapinal (2017).

14.– Imserso. Laneko eta Gizarte Gaietako Ministerioa. CIF Clasificación internacional del funcionamiento, de la discapacidad y de la salud.

15.– Ortega-Valdivieso, Azucena. Recursos informativos para Terapia Ocupacional basada en la evidencia, informe para profesionales de Terapia Ocupacional. Granada, 2015eko otsailaren 28a. DIGIBUG:

http://hdl.handle.net/10481/35348

16.– OME. Osasunaren Mundu Erakundea. CIF-IA Clasificación internacional del funcionamiento, de la discapacidad y de la salud: versión para la infancia y la adolescencia. 2011 9788476707111. ?Ministerio de Sanidad.

17.– OME, Osasunaren Mundu Erakundea. Clasificación internacional de enfermedades. 10. berrikuspena. 2. edizioa. 2018lo urtarrila.

18.– Gómez Tolón, J. Habilidades y destrezas en Terapia Ocupacional. Mira Editores. 978-8484650348.

19.– Julio Pérez -López, Alfredo G. Brito de la Nuez. Manual de atención temprana. Psicología Pirámide. 2004. 978-84-368-1848-2.

20.– Polonio, B. Terapia ocupacional en geriatría: 15 casos prácticos. 1. edizioa. Editorial Paramericana (2002).

21.– SERMEF, SERI, Redondo García, M.A, Conejero Casares J.A. Rehabilitación infantil. Editorial Paramericana (2012).

22.– Guía de orientación en la práctica profesional de la valoración reglamentaria de la situación de dependencia: Productos de apoyo para la autonomía personal. Imserso.

23.– Terapia Ocupacional en disfunciones físicas. Ángel Sánchez Cabeza. Editorial Síntesis. ISBN: 978-84-907720-7-2.

24.– Intervención neuropsicológica y funcional en apraxias. Ángel Sánchez Cabeza. Editorial Síntesis. 2018.

25.– Intervención desde Terapia Ocupacional en salud mental. Cristina Gómez Muñoz. Editorial Monsa Prayma. 9788415829072.

26.– DSM-IV-TR. Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. 2000. Bartzelona. Masson.

27.– Rehabilitación psicosocial de personas con trastornos mentales crónicos. Abelardo Rodríguez. Editorial Psicología Pirámide. ISBN: 978-84-368-1104-9.

28.– Terapia Ocupacional en salud mental: principios y práctica. Blanca Noyay, Pilar Durante. Editorial Masson. ISBN: 9788445806692.

29.– Terapia Ocupacional: 23 casos prácticos. Blanca Noyay, Pilar Durante. Editorial Masson. ISBN 9788445809846.

30.– Tratado de trastornos de la personalidad. Belloch Fuster eta Fernández-Álvarez. Editorial Síntesis. 2010. ISBN: 9788497567213.

31.– Guía de intervención en drogodependencias en Terapia Ocupacional. Calvo Ruiz, María del Carmen. Madril. Síntesis D.L. 2015.

32.– Guía para la evaluación y el tratamiento de las adicciones. Editorial Elsevier. Petros Levounis, Erin Zerbo, Rashi Aggarwal. 2017.

33.– Terapia cognitiva de las drogodependencias. Beck, Aarón T. Paidós D.L. 1999.

34.– Discapacidad intelectual, adaptación social y problemas de comportamiento. Gutiérrez Bermejo, Belén. Madril. Pirámide D.L. 2009.

35.– Discapacidad intelectual. Definición, clasificación y sistemas de apoyo. Verdugo Alonso, Miguel Ángel. Madril. Alianza. 2011.

36.– Manual práctico de discapacidad intelectual. Síntesis. 2010. Pablo-Blanco Jorge, Carlos de; Rodríguez Román, María Josefa.

37.– Discapacidad intelectual. Desarrollo, comunicación e intervención. García Fernández, José Manuel. Madril. CEPE D.L. 2010.

38.– Adultos con discapacidad intelectual: evaluación psicomotriz y apoyo generalizado. CEPE. CEPE. Francisco Javier Márquez. ISBN: 9788478698196.

39.– Discapacidad visual y autonomía personal. Enfoque práctico de la rehabilitación. ONCE. 1. edizioa. 2011.

40.– Jiménez Arberas, E., Diez Villoria E. (2014). Terapia Ocupacional en un caso clínico de discapacidad auditiva prelocutiva. TOG. A coruña (Online aldizkaria)12 (22) (19 orr.) Eskuragarri:

www.revistatog.com/num22/pdfs/caso2.pdf

41.– Pluridiscapacidad y contextos de intervención. Soro-Camats E, Basil C., Rosell C. Bartzelona. 1. edizioa. 2012.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4., 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. artikuluak).

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1-29. artikuluak).

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1., 2., 3., 4., 17., 18., 19., 42.– 61., 76. eta 77. artikuluak).

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 19., 20., 21., 22. eta 23. artikuluak).

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20. eta 21. artikuluak).

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21., 22. eta 23. artikuluak).

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena (1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluak).

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17. eta 18. artikuluak).

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (1., 3. eta 43. artikuluak).

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/lehentasun-estrategiko-sanitarioak-2017-2020.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana 2013-2019.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala