249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6209
1299/2021 EBAZPENA, urriaren 19koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan hutsik uzten duena Ondarretako Lehen Mailako Arreta Unitateko administrazio-taldeko buruaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.
Uztailaren 5eko 851/2021 Ebazpenak iragarri zuen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Ondarretako Lehen Mailako Arretako Unitateko administrazio-taldeko buruaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.
Deialdian horretarako emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Adierazitakoagatik, Langileen alorrean indarrean dagoen legediak Zuzendaritza Gerentzia honi aitortutako ahalmenez baliatuta, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetzako Donostialdeko ESIko Ondarretako Lehen Mailako Arretako Unitateko administrazio-taldeko buruaren lanposturako deialdia bete gabe uztea, EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Donostia, 2021eko urriaren 19a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.