249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6207
1260/2021 EBAZPENA, urriaren 7koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, horren bidez Miren Karmele Pérez Jiménez andrea Erizaintzako Ondoko kargutik kendu da, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Azaroaren 23ko 2142/2019 Ebazpenaren bidez Miren Karmele Pérez Jiménez andrea Erizaintzako Ondoko izendatu zen Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Karmele Pérez Jiménez andrea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Adjuntua kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko urriaren 4an izan zituen ondorioak.
Hirugarrena.– interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko urriaren 7a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.