249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6206
1250/2021 EBAZPENA, urriaren 6koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jose Francisco Ezcurra Loyola jauna Zumaia-Zestoa-Getaria-Aizarnazabalgo Lehen Mailako Arretako unitateburu kargutik kendu egin den berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Apirilaren 29ko 1017/1998 Ebazpenaren bidez, Francisco Javier Ezcurra Loyola jauna Zumaia-Zestoa-Getariako Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatu zen Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdean, Osakidetzako Gipuzkoako Osasun Barrutian.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jose Francisco Ezcurra Loyola jauna Zumaia-Zestoa-Getaria-Aizarnazabalgo Lehen Mailako Atentzioko unitateburu kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko irailaren 30ean izan zituen ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko urriaren 6a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.