249. zk., 2021eko abenduaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6205
1243/2021 EBAZPENA, urriaren 6koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Javier Eizaguirre Calcerrada jauna gainbegirale orokor kargutik kendu egin den berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Urriaren 1eko 1162/2020 Ebazpenaren bidez Javier Eizaguirre Calcerrada jauna gainbegirale orokor izendatu zen Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Javier Eizaguirre Calcerrada jauna gainbegirale orokor kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko urriaren 4an izan zituen ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko urriaren 6a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.