246. zk., 2021eko abenduaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6156
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 24koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez Giza Eskubideen 2021eko «René Cassin» saria ematen baita.
Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez (2013ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu zen), Giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen da.
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren 2021eko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez (2021eko urriaren 7ko EHAA, 201. zk.), Giza Eskubideen «René Cassin» sariaren deialdia egin zen.
Deialdiaren ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaiak, eta urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Saria ematea.
Giza Eskubideen «René Cassin» saria Elisa Loncon Antileori ematea, aktibista, akademiko eta giza eskubideen defendatzaile gisa egindako ibilbideagatik, plurinazionalismoaren eta kulturartekotasunaren defentsan egindako ekarpen garrantzitsuagatik eta Txilen gertatzen ari den prozesu demokratikoan adostasunezko figura izateagatik, zeinak jatorrizko herriak eta hizkuntza-aniztasuna barne hartzen baititu.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 24a.
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.