242. zk., 2021eko abenduaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
6114
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Agindua, 2021eko irailaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 29ko Ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoa ebazten duena.
Aipatutako aginduaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko aginduaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako aginduaren testu osoa, eta espedientea, helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 24a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.