Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2021eko abenduaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
6113

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko urriaren 5ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendurako 2021eko ekitaldirako laguntza-programa arautzen eta iragartzen duena, COVID-19ari aurre egiteko (MBT 2021).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira agindu honen argitalpenean: Agindua, 2021eko urriaren 5ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendurako 2021eko ekitaldirako laguntza-programa arautzen eta iragartzen duena, COVID-19ari aurre egiteko (MBT 2021), 2021eko urriaren 13ko EHAAn (204. zk.) argitaratua, eta, beraz, zuzendu egiten dira.

14. artikuluan, 2021/5218 (38/14) orrialdean,

honela dioen tokian:

«VI.– Aurreko ekitaldian garatutako jardueren gauzatze-maila frogagarria justifikatzea: 17 puntu gehienez.

A) 2020ko ekitaldian erakundea onuradun izan bazen, justifikatu egin beharko dira egindako ekintzen kopurua, garrantzia, koherentzia eta gauzatze-maila, aurkeztutako proiektuari dagokionez, eta hiru hilean behingo txostena aurkezteko betebeharra bete den. 12 puntu gehienez.

B) Erakundeak 2020ko deialdian dirulaguntzarik jaso ez bazuen, merkataritzarekin lotuta garatu zituen ekintzen kopurua, garrantzia eta koherentzia aurkeztuko dira, bereziki Administrazio Publiko honek edo beste batek diruz lagundutakoak, edo 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean agindu honetan diruz laguntzeko modukotzat jotzen direnak. 15 puntu gehienez.

Bi kasuetan, bazkideen kuoten bidez egindako gastuaren estaldura: 5 puntu».

honela esan behar du:

«VI.– Aurreko ekitaldian garatutako jardueren gauzatze-maila frogagarria justifikatzea: 17 puntu gehienez.

A) 2020ko ekitaldian erakundea onuradun izan bazen, justifikatu egin beharko dira egindako ekintzen kopurua, garrantzia, koherentzia eta gauzatze-maila, aurkeztutako proiektuari dagokionez, eta hiru hilean behingo txostena aurkezteko betebeharra bete den. 12 puntu gehienez.

B) Erakundeak 2020ko deialdian dirulaguntzarik jaso ez bazuen, merkataritzarekin lotuta garatu zituen ekintzen kopurua, garrantzia eta koherentzia aurkeztuko dira, bereziki Administrazio Publiko honek edo beste batek diruz lagundutakoak, edo 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean agindu honetan diruz laguntzeko modukotzat jotzen direnak. 12 puntu gehienez.

Bi kasuetan, bazkideen kuoten bidez egindako gastuaren estaldura: 5 puntu».


Azterketa dokumentala