242. zk., 2021eko abenduaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (322 KB - 6 orri.)
- EPUB (369 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6110
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 25ekoa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzak balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako antolatzen dituen «Elkarlan» sariak emateari buruzkoa.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko irailaren 28ko Aginduan ezarritakoari jarraituz (2021eko urriaren 1eko EHAA, 197. zk.), Eusko Jaurlaritzak balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako antolatzen dituen «Elkarlan» sarien deialdia onesten duena, eta behin hautaketa-batzordeak egindako proposamena aztertuta, zazpigarren oinarriko 9. atala beteaz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Elkarlan» sariak ematea, hau da, prestazio hauek:
a) 6.000 euro gordin, parte-hartzea sustatzeko modu ezberdinak aplikatzeko aukera ematen duen balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzailearen aitortza gisa.
b) 3.000 euro gordin, jardunbide egokiak beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan aplikatzeko.
c) kanpoko aholkularitza, beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan zehar.
d) saritutako proiektuari zabalkundea ematea komunikabide eta hedabideetan honako proiektu hauetarako:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Eranskinean argitaratzea onartutako proiektuetako bakoitzerako hautaketa-batzordeak egindako balioespenak.
Aurkeztu diren eskaera hauek ezetsi egin dira, aginduan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik:
9. espedientea.
Eskatzailea: Añorga Kultur eta Kirol Elkartea.
Proiektua: Naturaren parkea.
Arrazoia: proiektua ez dago ezarrita edo fase pilotu aurreratuan.
11. espedientea.
Eskatzailea: Fundación Lurgaia Fundazioa.
Proiektua: Gure basoen alde, auzolanean / Trabajando en común por nuestros bosques.
Arrazoia: zerga betebeharrak ez ditu egunean.
12. espedientea.
Eskatzailea: Mikel Arcelus Alonso.
Proiektua: Hazi eta Ikasi apoyo y refuerzo escolar.
Arrazoia: Ahalordetzarik gabeko pertsona fisiko batek aurkezten du, eta ziurtagiriak pertsona fisiko horrenak dira. Hazi eta Ikasi Elkartearen aldeko zuzenketa eskatu dizugu, proiektuaren sustatzailea baita, baina ez du zuzendu.
44. espedientea.
Eskatzailea: Eibe Elkarteen Laguntzarako Elkartea.
Proiektua: Elkarteekin Gara, Elkarrekin Gara.
Arrazoia: proiektua ez dago ezarrita edo fase pilotu aurreratuan.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke sail bereko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.
Bosgarrena.– Entitate sarituek idatziz eta berariaz adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena jakinarazi eta 3 egun balioduneko epearen barruan. Horretarako, saria onartzeko inprimaki bat izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.
Erakunde Harremanetarako sailburuordea,
JONE BERRIOZABAL BOVEDA.