242. zk., 2021eko abenduaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (529 KB - 15 orri.)
- EPUB (1230 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6109
66/2021 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Ikertalent programako laguntzak kudeatzeko (2021eko deialdia) eta programan kontratatutako ikertzaileak hautatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar duen publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testua, Ikertalent programako laguntzak kudeatzeko (2021eko deialdia) eta programan kontratatutako ikertzaileak hautatzeko. Testu hori ebazpen honi atxikita dago.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 23a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.