242. zk., 2021eko abenduaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
6106
EBAZPENA, 2021eko urriaren 25ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez publiko egiten baita Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko irailaren 1eko Aginduaren bidez iragarritako laguntza-deialdian aurreikusi zen ebaluazio-batzordearen osaera.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko irailaren 1eko Aginduak uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan araututako laguntzen 2020ko deialdia iragarri zuen (dekretu horrek enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko emango zaizkien dirulaguntzak arautu zituen).
Agindu horrek zazpigarren ebazpen-zatian aurreikusten duenez, aginduan bertan ezarritakoaren babesean aurkeztutako proiektuak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde bat izendatuko da, zeina Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako hiru teknikarik osatuko baitute (teknikariak izendatzeaz haien titularra arduratuko da).
Batzorde horrek Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari bidaliko dio ebazpen-proposamena, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuaren 12.1 artikulua betez.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak 49.2 artikuluan xedatzen du ezen erabaki-proposamena egiteaz arduratuko den organoaren osaera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela.
Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Aditzera ematea 2021eko irailaren 1eko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen ebaluazio-batzordearen osaera (dirulaguntzak 191/2003 Dekretuan aurreikusita daude, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko):
Lehendakaria.– Zuriñe Saez de Olazagoitia Echeazarra, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako Lan Antolamenduko arduraduna.
Idazkaria.– Miren Karmele Olabarrieta Petuya, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako teknikaria.
Bokala.– Agustín Jimeno Santiago, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.