Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2021eko abenduaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
6103

ERABAKIA, 2021eko azaroaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen zuzendaria izendatzea xedatzen duena.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluko xedapenen arabera, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluari dagokionez (Estatutuak azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan onartu ziren), Administrazio Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

Lehenengoa.– Luisa Larrauri Ereñozaga andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen zuzendari.

Bigarrena.– Erabaki honek 2021eko azaroaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala