239. zk., 2021eko abenduaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 2 orri.)
- EPUB (261 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6061
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2021. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak jakinarazten dituena.
2021eko maiatzaren 28ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Agindua, 2021. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten zuena.
Agindu horren 14.4 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 15a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.