239. zk., 2021eko abenduaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (257 KB - 3 orri.)
- EPUB (289 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
6059
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 10ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena; honen bidez, dirulaguntzak ematen dira 2021-2022 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko.
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 7ko Aginduaren bidez, dirulaguntzak ematen dira 2021-2022 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programen garapena finantzatzeko.
Eskaeren espedienteak aztertu ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Helburua da dirulaguntzak ematea ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa duala ikasten duten ikasleei tutoretzak emateari lotuta dauden gastuak finantzatzeko. 2021-2022 ikasturtean ikastetxeak eta enpresak batera landutako ikaskuntza prozesu baten bitartez lanbide-heziketako titulu bat lortzera bideratu behar dira gastuak. Lanbide Heziketako sailburuordearen ebazpenean baimentzen dira gastuak horiek, eta ebazpen honen I. eranskinean jasotzen dira; horrez gain, eranskinean bertan ezartzen dira onartutako planen kopurua eta horien zenbatekoak.
2. artikulua.– Dirulaguntza bi igorpenetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, onuradun izan den ikastetxe edo entitate titular bakoitzari esleitutako kopuruaren % 65,00ekoa izango da, betiere 2021eko irailaren 7ko Aginduaren 17.1 artikuluan ezartzen den epea amaitu ostean. Bigarren ordainketa gainerako kopuruarena izango da, eta diruz lagundutako jarduera amaitu ostean ordainduko da; horretarako, hala ere, agindu horren 11. artikuluan jasotzen diren frogagiriak aurkeztuta egon behar dira.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 10a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.