Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2021eko azaroaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
6020

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak hasitako zehapen-prozedura batzuen ebazpenak.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ebatzi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan egin diren arau-hausteei lotutakoak.

Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi ebazpen horiek. Horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesatu horien NAN/AIZ/IFZ/pasaporteen zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari edo Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan. Espedientea Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango da (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa hurrengo epean egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo bigarren hilabeteko 5era arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea igarotzen bada halakorik jarri gabe edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarriz gero, ezetsi egin dela jakiten duenean (ezetsi egiten bada, behintzat).

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan – aldez aurretik hitzordua).

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenetan ezarritakoa betez, eta egoki diren errekarguekin.

Hori guztia jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2021eko azaroaren 15a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala