Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2021eko azaroaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
6015

AGINDUA, 2021eko urriaren 25ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez baimendu egiten baita, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak oro har betetzea, etxebizitza transferentziak eginez Bergarako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan.

Aztertu da Bergarako Udalak egindako baimen-eskaera, udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena konpentsatzekoa. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan sartutakoarekin osatzen da.

GERTAKARIAK

Bergarako Udalak aurkeztutako eskabideari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2021eko urriaren 19an. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80. artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko hainbat eremuren artean.

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Bergarako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa Zehatzaren espedienteak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen aldeko txostena jaso du 2021eko uztailaren 14an egindako 5/2021 zenbakiko bilkuran, Gipuzkoako hirigintza plangintzarako atalekoa, behin betiko onartua izan aurretik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80, artikuluan eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2.– Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru estandarraren konpentsazioa planteatzen du udalerriaren baitan.

3.– Organo honetara atxikitako zerbitzu teknikoek Udalak aurkeztu duen eskaria aztertu dute. Bizitegirako hiri-lurzoruan estandarrak babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzentzat legeak ezarritako gutxienekoa 48.326 m2t da. Babes sozialeko etxebizitzentzat, berriz, gutxienekoa 24.163 m2t da; eta gainerakoa, 48.326 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren arabera, 21.546 m2t dira babes sozialeko etxebizitzentzat eta 25.850 m2t etxebizitza tasatuentzat.

Lurzoru urbanizagarri sektorizatuari dagokionez, ezarritako gutxieneko estandarrak 15.038 m2t dira babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzen eraikigarritasunerako. Babes sozialeko etxebizitzentzat, berriz, gutxienekoa 11.028 m2t da, eta gainerakoa, 15.038 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, babes sozialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako, zehazki, 14.278 m2t-koa izatea aurreikusten da, eta 2.340 m2t etxebizitza tasatuen eraikigarritasunerako.

Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua, baita Euskal Herriko Lurralde Antolaketa Batzordeak emandako aldeko txostena ere aztertuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako Legearen 80. artikuluan eta aipatutako Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako transferentzia baimentzea, Bergarako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa Zehatzean.

Agindu honen eranskinean jasotzen dira Bergarako udalerriko eremu bakoitzean babes sozialeko etxebizitzentzat eta etxebizitza tasatuentzat dauden erreserbak.

Bigarrena.– Baimen hori emateko, Bergarako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa Zehatzaren testuan espedientea bete izanaren justifikazioa erantsi beharko da, 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 14. eta 15. artikuluen arabera.

Hirugarrena.– Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango, baldin eta behin betiko onarpena beste baldintza batzuetan ematen bada, eta baldintza horien ondorioz babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarren betearazpenean inplikatuta dagoen eremuren bat (hartzaileak edo igorleak) aldatzen bada.

Laugarrena.– Bergarako Udalari Agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi, eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi, eta hurrengo egunetik aurrera. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri, berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi edo horren ustezko gaitzespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

ERANSKINA

Agindu honen eranskina, 2021eko urriaren 25ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bitartez baimendu egiten baita Bergarako hiri-antolamendurako plan orokorrean babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak modu globalean betetzea etxebizitzen transferentziak eginez.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala