235. zk., 2021eko azaroaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5969
1377/2021 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko prozesuaren hautaketa-batzordea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak azaroaren 6an eman zuen 1267/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.
Ebazpen horren 6. atalean xedatutakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordea Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hautaketa Batzordea izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez hornitzeko. Batzordekideak hauen izango dira:
Batzordeburua: Jose Juan Uriarte Uriarte.
Batzordekidea: Aranzazu Fernández Rivas.
Batzordekidea: Héctor Alonso Valle.
Batzordekidea: Estibaliz Cristeta Gordo Rodríguez.
Batzordekidea: Antonia Daza Gutiérrez.
Idazkaria: Maria Urraza Bernaola.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 21a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.