227. zk., 2021eko azaroaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 2 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5842
IRAGARKIA, 2021eko urriaren 15ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait ebazpen jakinarazten baitira, dekretu hauetan bildutako dirulaguntzei dagozkienak: seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituzten martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua eta uztailaren 30eko 121/2018 Dekretua.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela aipatutako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 15a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.