Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2021eko azaroaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5837

IRAGARKIA, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2021eko irailaren 6ko Ebazpena jakinarazteari buruzkoa. Ebazpen horren bidez, Nets programaren esparruan 2014ko deialdian emandako dirulaguntzari buruzko itzulketa-espedientea ebazten da.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian. Interesdunei jakinarazten zaie bi hilabeteko epea dutela, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Ohartarazten zaie, gainera, aipatu epeetan ordaindu ez diren zorrak premiamendu-bidean eskatuko direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 139.4 artikuluan ezarritakoa betez; egoki diren errekarguak ere aplikatuko dira.

Ordainketa egitean nahitaez zehaztu behar dira prozeduraren zenbakia eta organo judiziala, eta ordainketa hori EAEko Diruzaintza Nagusiaren titulartasuneko kontu honetan egingo da:

IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 21a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala