Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2021eko azaroaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5835

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 3koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitaratzen baita SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko urriaren 27ko erabakia, 2021eko «Basque Digital Innovation Hub - Konexio» laguntzen programaren oinarri arautzaileen aldaketa onetsi eta argitaratzekoa.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko urriaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, 2021eko «Basque Digital Innovation Hub - Konexio» laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratu ziren, eta dagokion publizitatea emateko ondoreekin,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021eko «Basque Digital Innovation Hub - Konexio» laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatzeari eta argitaratzeari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.

Bilbao, 2021eko azaroaren 3a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN ZUZENDARI NAGUSIAREN 2021EKO AZAROAREN 3KO EBAZPENAREN ERANSKINA
SPRI ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN AKORDIOA, 2021EKO URRIAREN 27KOA, 2021EKO «BASQUE DIGITAL INNOVATION HUB - KONEXIO » LAGUNTZA PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ALDATZEN DITUENA ETA ALDAKETA HORREN ARGITARATZEA AGINTZEN DUENA

2021eko ekainaren 30eko ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak, onartu, argitaratu eta deialdia egin zuen 2021eko «Basque Digital Innovation Hub - Konexio» Laguntza Programa arautzen duten oinarrien inguruan programaren argitaratzea aginduz.

Argitaratu zenetik igarotako aldian, eskaera asko jaso ditugu. Hori horrela, egokitzat jotzen da programari esleitutako baliabide ekonomikoak areagotzea, betiere erabilgarri dagoen aurrekontuaren barruan.

Azaldutako guztiagatik,

HAUXE ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Basque Digital Innovation Hub - Konexio» 2021 Laguntza Programaren araudiko 4. artikuluko 1.go atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

«1.– Dirulaguntza-programa honen helburura bideratutako 2021eko baliabide ekonomikoak 1.000.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude».

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko ahalmena ematea SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Orokorrari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENA

Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.


Azterketa dokumentala