Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2021eko azaroaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5834

EBAZPENA, 2021eko urriaren 28koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 20ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda.

AURREKARIAK

1.– 2021eko apirilaren 30ean argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 20ko Agindua, 2021. urtean ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoaren arabera –1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena–, laguntzak emateari eta aldatzeari buruzko ebazpenak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 20ko Aginduaren arabera, onuradun izan direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 28a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala